Hona hemen multimedia lanaren taldekoak egin dugun bideoa. "Hirukiak eta zazpi antxumeak" ipuina da eta movi maker-en bidez sortu egin dugu.
Ipuin polita, dibertigarria eta atsegina aurkezten dizuet!!!!!!
Sar dadila kalabazan!
Blog honen bidez, istorioak kontatzeko modu desberdinak eskainiko dizkizuet umeen kalabazak sormen handiz jorratu ditzazuen.
2011-05-03
2011-03-22
Tutoriala
Hona hemen "Hizkuntzari Aplikatutako Teknologia Berriak" ikasgaian engindako tutoriala. Irudi bat fondo batetik nola isolatzen den azaltzen dugu paint-aren bidez. Ea erabilgarria zaizuen!
Ipuin didaktikoak
Askotan, umeek egiten dizkiguten galderei erantzuna emateko zenbait zailtasun aurki ditzakegu, hala nola, sexualitateari buruzko kontuak. Gai horiek azaltzea oso konplexua izan daiteke eta maiz mingarriak izan daitezke haurrentzat, adibidez, gurasoen banaketak. Galdera edo zalantza horiei erantzuna aurkitzeko, ipuin didaktikoak aurki ditzakegu. Horretarako, www.wapoa.net webgunean aurki ditzakegu gai horiei erantzuna emateko ipuinak. Webgune pribatua da, hau da, ordaindu egin behar da hor dauden ipuinak ikusteko.
Istorioak sortu
Umeek ipuinak entzuteaz gain, sortzeko kapazak dira. Horretarako, jarduera honetan hurrengoa eskaintzen dizuet: paper zuri baten bitartez eta margoen laguntzaz, haiek sortutako istorioa egitea. Horretarako, marrazkiak eta hitz batzuk jarriko dituzte (haiek ahal duten moduan). Ondoren, haiek sortutako istorioa guztien aurrean kontatuko dute ageri diren elementu guztiak komentatuz.
Ageri diren gaiak hauek dira: familia eta lagunak parkean eguna pasatzen dituzten pasarteak, neska bat basoan zehar zihoala sagarrondoa aurkitu zuen eta gaua iristean etxera joan zen, argitxo Serantes mendian bizitzen dituen bizipenak, Iratiren edo Izaroren pasarteak egun batean eta bere etxea...
Ikus ezazue power-point baten bidez 4 urteko umeek egindako istorioak.
Ikus ezazue power-point baten bidez 4 urteko umeek egindako istorioak.
Piraten istorioa
Beheko argazkian ageri den moduan, mural baten gainean landuko ditugu istorioak. Ezkerreko aldean, hainbat belkro zati ageriko dira muralean zehar (muralean irudi finko batzuk egongo dira) eta eskumako aldean, irudi solteak egongo dira kartulinatxoetan (belkroaren beste zatiarekin). Era honetan, istorioak sortuko dituzte oinarri baten gainean eta aldaketak egin ahal ditzakete istorio desberdinak sortzeko. Jarduera honekin, irudi berak erabiliz eta istorio desberdinak sortuz sormena izugarri landuko dute. Oso dibertigarria da ariketa hau, jolas moduan hartu ahal delako.
Jarduera hau denboraldi batez erabilita, beste istorioetan oinarritu daitezkeen beste muralak sor daitezke.
Haurrak ipuinak "irakurtzen"
Oraingoan, haurrei emango diegu aukera guri istorioak irakur ditzaguten, ea nola moldatzen diren:
Leirek egindako irakurketa baino lehenago, aproposa izango litzateke ipuin hori pertsona nagusiren batek irakurri izana. Horrela, ondorengo "irakurketa" egiteko errezagoa izango litzaioke. Ahozko hizkuntza lantzen dute eta irakurketa prozesuaren lehenengo harremanak finkatzen hasiko dira..
Blogen komentarioak
Lehenengo blog-ean (kumatxuan), haur literaturari buruzko webgune interesgarri bat aipatzen da nahiz eta batzuk gazteleraz aurkitu. Beste aukera bat Elkar argitaletxearen webgunean begiratzea izango litzateke.Ez ditu ipuinak irakurtzeko aukera ematen, baina, hainbat liburu ezagutzeko aukera ematen digu..
Bigarren blog-ean (konta-katiluan), belaunaldiz belaunaldi kontatutako ipuin eta istorioen trasmisioari buruz hitz egiten du. Ipuinen garrantziaz aritzen da eta etengabeko iturria dela dio. Horretaz aparte, ipuinen bidez besteekin erlazionatzen ikasten dute, fikzioaren bitartez iristen baitira haurrak errealitatera. Adibide moduan, beldurrezko istorioak aipatzen ditu, hala nola, mamuen, sorginen…agerpenen bidez (fikziozko mundua) eta horien bidez, beldurrak gaiditzen ikasten dute haien errealitate munduan.
Webquest
Webquest honen bidez, bi ipuin landu ahal izango dituzte umeek: "Txanogorritxo" eta "Hiru txerrikumeak". Galdera batzuk erantzun eta galdera bakoitzen erantzunez baliatuz, "hitz magikoa" lortuko dute!!!
Ipuin kontalaria
Ipuinak kontatzeko beste era bat ipuin kontalariena da. Era honetan, umeak adi-adi egon beharko dira kontalariak aurkeztuko dizkien istorioak entzuteko:
Ipuinak piktogramekin
Hezkuntza premia bereziak dituzten haurrei ulermena errazteko oso aproposak dira piktogramen bidez egindako ipuinak, . Batez ere, autismoa duten umeentzat.
Sarean ezin daitezke euskarazko ipunik aurkitu (piktogramekin); beraz, gazteleraz dagoen bat jarriko dizuet. Hona hemen haur hezkuntzako premia berezkiak dituen haurrentzako ipuin bat, "El pequeño tulipán" izenekoa.
2011-03-08
Adin bakoitzeko ipuinak
Hona hemen hiru, lau eta bost urtetarako egokiak diren ipuinbatzuk (www.elkarlanean.com):
Ikastolen elkartea: Urtxintxa | 4 urte | Koxmeren gezurrak Zazpi antxumeak Inurria eta Txirrita Mari Domingi eta Olentzero Mari kanela Bi anaiak eta sorgina Lehoia eta Kilkerra Lau anaiak Zapatilak eta Galtzak Hansel eta Gretel Martin txiki eta Basajauna Jon zikinen anaia |
Ikastolen elkartea: Urtxintxa | 3 urte | Arroxali Ehun zango kaskarina Hiru txerrikumeak Ametsak airean Txanogorritxo Izei txikia Bi indiar txiki inauterietan Txantxangorri mokofina Azenario erraldoia Bremengo lau musikariak Ttantoren opor sekretuak |
Ikastolen elkartea: Urtxintxa | 5 urte | Helikopteroa ikastolan Gulliver Liliputen Artzai gezurtia Olentzeroren oparia Makilakixki Ziripot eta Miel Otxin Ahate itsusia Erraldoi berekoia |
Web orri honetan aurki dezakezu taularen jatorria eta bertan autore hauek ageri dira: Jon Urruzola, Nekane Tejedor, Iñigo Larrañaga eta Olaia Juni.
2011-03-01
Ipuin multimedia
Ikus ezazue, hemen behean, ipuinak kontatzeko beste era bat. Ipuin multimediak izeneko dokumentuak erakusten digu ipuinak haur hezkuntzan nola landu.
Antzezleak sortzen...
Ipuin bat entzun ostean, zergatik ez diegu aukera ematen haiek taldeka kontatzeko? Pertsonaiak, objektuak eta narratzailea banatu eta... antzeztera!!
Adibide bezala " Txanogorritxo" istorioa hartu dezakegu eta pertsonai hauek banatuko dituzte: ama, Txanogorritxo, otsoa, ehiztaria, basoko animaliak eta amama. Beste ume batek narratzailearen papera hartuko du eta irakasleak erabilitako ipuinaren marrazkiak pasatuko ditu antzezpenean zehar. Gelako leku desberdinetan egingo dute, hala nola, amamaren etxea "etxe txokoa" izango litzateke eta basoa, aldiz, alfonbra. Mozorratzeko, gelan dituzten zapi eta objektuak hartuko dituzte haien paperetan gehiago sartzeko.
Antzezpena amaitu ostean, kus dezakegu nola gela horretako haurrek mintzatzeko, adierazteko, sortzeko, antzezteko... gaitasunak garatzen dituzten. Oso teknika dibertigarria da haientzat eta aldi berean, haien garapenaren alderdi asko garatzen dituzte.
Irakurtzen gozatzen...
Nola lortu dezakegu umeek irakurtzen gozatzea? Zergatik ez dugu frogatzen ea musika lasaigarri baten bidez lortzen dugun? Umeak nahi duten ipuina aukeratuta eta giro lasai batean kokatuta, saio interesgarria izango litzateke musikaz laguntzea.
Horretarako aproposa izan daiteke goear web orritik hartutako musika hau:"Paraiso tropical, musica ambiental relajante".
2011-02-08
Ongi etorri kalabazen mundura!!
Aupa lagunak!
Ona hemen ehu-ko magisteritza eskolatik sortutako nire lehenengo blog-a. Ipuinak kontatzea oso aberasgarria omen da haur hezkuntzako umeentzat baina, nahikorik egiten dugu haien sormena gehiago garatzeko eta haiek beraien istorio propioak sortzeko? Blog honen bitartez, teknika desberdinak aurkeztuko dizkizuet umeen "kalabazak" sortzaileak izan daitezen.
Ona hemen ehu-ko magisteritza eskolatik sortutako nire lehenengo blog-a. Ipuinak kontatzea oso aberasgarria omen da haur hezkuntzako umeentzat baina, nahikorik egiten dugu haien sormena gehiago garatzeko eta haiek beraien istorio propioak sortzeko? Blog honen bitartez, teknika desberdinak aurkeztuko dizkizuet umeen "kalabazak" sortzaileak izan daitezen.
Behin hau esanda, nire kalabazen hiri handira gonbidatzen zaituztet!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)