Blog honen bidez, istorioak kontatzeko modu desberdinak eskainiko dizkizuet umeen kalabazak sormen handiz jorratu ditzazuen.

2011-03-01

Ipuin multimedia

     Ikus ezazue, hemen behean, ipuinak kontatzeko beste era bat. Ipuin multimediak izeneko dokumentuak erakusten digu ipuinak haur hezkuntzan nola landu.

 

Antzezleak sortzen...

    Ipuin bat entzun ostean, zergatik ez diegu aukera ematen haiek taldeka kontatzeko? Pertsonaiak, objektuak eta narratzailea banatu eta... antzeztera!! 

   Adibide bezala " Txanogorritxo" istorioa hartu dezakegu eta pertsonai hauek banatuko dituzte: ama, Txanogorritxo, otsoa, ehiztaria, basoko animaliak eta amama. Beste ume batek narratzailearen papera hartuko du eta irakasleak erabilitako ipuinaren marrazkiak pasatuko ditu antzezpenean zehar. Gelako leku desberdinetan egingo dute, hala nola, amamaren etxea "etxe txokoa" izango litzateke eta basoa, aldiz, alfonbra. Mozorratzeko, gelan dituzten zapi eta objektuak hartuko dituzte haien paperetan gehiago sartzeko.

  Antzezpena amaitu ostean, kus dezakegu nola gela horretako haurrek mintzatzeko, adierazteko, sortzeko, antzezteko... gaitasunak garatzen dituzten. Oso teknika dibertigarria da haientzat eta aldi berean, haien garapenaren alderdi asko garatzen dituzte.

Irakurtzen gozatzen...

    Nola lortu dezakegu umeek irakurtzen gozatzea? Zergatik ez dugu frogatzen ea musika lasaigarri baten bidez lortzen dugun? Umeak nahi duten ipuina aukeratuta eta giro lasai batean kokatuta, saio interesgarria izango litzateke musikaz laguntzea.

    Horretarako aproposa izan daiteke goear web orritik hartutako musika hau:"Paraiso tropical, musica ambiental relajante".